Chicagoko Ekialdeko Institutua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Illinois |
Illinoiseko konderri | Cook konderria |
City of Illinois | Chicago |
Arkitektura | |
Deskribapena |
Chicagoko Ekialdeko Institutua (ofizialki: Institute for the Study of Ancient Cultures, West Asia & North Africa (ISAC), eta aurretik, Oriental Institute (OI)), Chicagoko Unibertsitatearen Antzinako Ekialde Hurbilerako museo arkeologiko, artxiboa eta ikerketa departamendua da. 1919an sortua izan zen eta mundu mailan Antzinako Ekialde Hurbileko historia eta arkeologiako erakunde garrantzitsuenetakoa da, eta Ekialde Hurbileko objektuen bilduma onenetakoa du. Euren web gunearen arabera, 350.000 artefaktu arkeologiko baino gehiago gordetzen dituzte.[1]
Indusketa arkeologikoak, artefaktuen analisiak, ikerketa-metodologia berrien garapena, museo-bilduma sistematikoen kudeaketa, azterketa filologikoak, ikerketa historikoak eta antzinako hizkuntzen hiztegien garapena egiten du. Institutuaren programa arkeologikoaren indargune nagusietako bat bere eskualde-estaldura zabala da, muga geopolitikoetan eta denboran zehar; adituak mesopotamiar, siropalestinar, anatoliar, irandar, egiptoar eta nubiar arkeologian eta testu-ikerketetan, guztiak eraikin berean ari dira lanean Ekialde Hurbil osorako ikerketa, irakaskuntza eta landa-proiektuak eskaintzeko.[2]